2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIOTZARIKO KONTZEJUA
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Biotzariko Kontzejuak iragartzen du enkante publikoan eta gutun-azal itxien bidez salduko duela baso-aprobetxamendu bat, dagokiona "La Sierra" mendiko lote bakarrari (CUP zenbakia: 183). Loteak PEFC baso-ziurtapena du, eta "El Visar" alderdian dago (62c eta 79c unadak). Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 26.070,84 eurokoa da (gehi BEZa), eta gorantz hobetzen ahalko da.
Proposamenak Biotzariko kontzeju-etxean aurkezten ahalko dira (La Ruga kalea z.g., 31454 Biotzari, Nafarroa) edo posta elektroniko bidez, helbide honetan: concejobiguezal@gmail.com. Aurkezteko epea 2026ko abuztuaren 4an amaituko da, 11:59an. Eskaintza ekonomikoen irekiera publikoa eginen da 2026ko abuztuaren 8an, 12:00etan, Biotzariko Kontzejuan.
Biotzarin, 2026ko uztailaren 4an.–Kontzejuko burua, M.ª Asunción Ochotea Carlos.
Iragarkiaren kodea: L2609692