2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa
Bakaikuko Udalak enkante publiko bat eginen du, gutun-azal itxien bidez, ondotik azaltzen den baso-aprobetxamendua adjudikatzeko (enkante hori baimendu zen Nafarroako Gobernuko Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko zuzendariaren 2025eko martxoaren 11ko 40/2025 Ebazpenaren bidez, zeinaren bidez onetsi baitzen batetik Basabea eta Sierra eta bestetik Barga mendien aprobetxamenduen eta hobekuntzen bi urteko plana –Bakaikuko Udalarenak, 406 eta 407 zenbakiak Nafarroako Onura Publikoko Mendien Katalogoan–, 2024. eta 2025. urteetarako, II. fasea):
Lote bakarra. Hona aprobetxamendua: pago-zura eta enbor txikiak (pagoa eta haritz pixka bat), guztira 4.196 zuhaitz, 820 m³ pago-zur eta 3917,2 m³ enbor txiki.
Plan honen II. fasean lote bakarra dago: pagoa (Fagus sylvatica) eta haritz gutxi batzuk (Quercus robur). Lotea ez dago naturagune babestuetan edo Natura 2000 Sarean, baina muga egiten du Aralarko kontserbazio bereziko eremuarekin.
–Hasierako prezioa: 98.532,81 euro (BEZik gabe).
–Behin-behineko fidantza: kontratuaren balio zenbatetsiaren %2.
–Baldintza-agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
–Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitza geldituko da sesta emateko epearen mende, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Enkantean parte hartzeko proposamenak gutun-azal itxian aurkeztu behar dira, Bakaikuko Udalaren bulegoetan (Santio plaza 1) edo, bestela, aurkeztu daitezke Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean adierazitako tokietako batean (16.4 artikuluan adierazitako batean). Proposamenak 20 egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, behin iragarki hau Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik hasita, azkeneko eguneko 14:00ak arte.
Proposamenak irekitzea: Bakaikuko Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da zer toki, egun eta ordutan irekiko diren proposamenak.
Bakaikun, 2026ko ekainaren 16an.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L2609313