141. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

5E/2026 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez onesten baitira salgai arriskutsuen errepideko garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortu eta berritzeko proben behin betiko kalifikazioak. Probak 2026ko maiatzaren 23an egin ziren.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 23ko 1E/2026 Ebazpenaren bidez (2026ko 80. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 24koan), salgai arriskutsuen errepideko garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortu eta berritzeko deialdia onetsi zen.

Ondoren, horretarako izendatutako epaimahaiak ariketak zuzendu zituen eta behin-behineko emaitzen proposamena egin zuen, erreklamazioak egiteko epea interesdunei adierazita. Epe hori iragan delarik eta behin-behineko emaitzen kontrako erreklamaziorik bat ere aurkeztu ez denez, epaimahaiak behin betiko emaitzen proposamena egin du.

Kudeaketa Atalak, epaimahaiak igorritako aktak ikusirik, proposatzen du behin betiko kalifikazioak onetsi eta jendaurrean jartzea, 2026ko maiatzaren 23an egindako proben deialdian ezarri bezala, Nafarroako Gobernuaren web orrian (www.nafarroa.eus) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko 7. apartatuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz, eta Kudeaketa Atalak egindako proposamenarekin bat etorriz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea salgai arriskutsuen errepideko garraioan segurtasun aholkulari izateko behar den lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortu eta berritzeko 2026ko maiatzaren 23an egin ziren proben behin betiko kalifikazioak, deialdian ezarri bezala. Kalifikazioak ebazpen honen eranskinean ageri dira.

2. Kudeaketa Atalari agintzea presta ditzala salgai arriskutsuen errepideko garraioan segurtasun aholkulari izateko lanbide gaitasuna lortu eta berritu izanaren ziurtagiriak behin betiko kalifikazioetan gai jaso dutenentzat.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Kudeaketa Atalari eta ebazpena eta eranskina argitaratzea Nafarroako Gobernuko web atarian (www.nafarroa.eus) eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2026ko ekainaren 17an.–Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Santiago Alemán Carrica.

ERANSKINA

BEHIN BETIKO KALIFIKAZIOAK, SEGURTASUN AHOLKULARIAREN ZIURTAGIRIA LORTZEKO 2026KO MAIATZAREN 23AN EGINDAKO AZTERKETAN

DEITURAK ETA IZENA

MOTA

EMAITZA

BELTRÁN BELTRÁN, JHOE SEBASTIÁN

Espezialitate guztiak

Gai

BERRAD MEJDOUB, HAMZA

Espezialitate guztiak

Ez gai

CABRERA DUQUE, DANNA

Espezialitate guztiak

Gai

CALVO RODRÍGUEZ, EGOI

Espezialitate guztiak

Gai

CANGO JUAREZ, VILMA SORAYA

Espezialitate guztiak

Ez gai

CEVALLOS CALERO, ARIANA XIOMARA

Espezialitate guztiak

Gai

DE LA CALLE AGRAMONTE, BRYAN JOSÉ

Espezialitate guztiak

Gai

ELBAHAR ZOUHAIR, ADAM

Espezialitate guztiak

Ez gai

GÓMEZ LONDOÑO, SARA MICHELLE

Espezialitate guztiak

Ez gai

GONZÁLEZ CLAVER, NAGORE

Espezialitate guztiak

Gai

HERNÁNDEZ BAZTÁN, MÍKEL

Espezialitate guztiak

Ez gai

IABANJI DEMERJI, LIUDMILA

Espezialitate guztiak

Gai

JIMÉNEZ CHUCUYÁN, JÉNNIFER LISSETTE

Espezialitate guztiak

Ez gai

JIMÉNEZ MENES, ALICIA

Espezialitate guztiak

Gai

LÓPEZ MARTÍNEZ, MARIANA DEL CARMEN

Espezialitate guztiak

Ez gai

MAKENDZHIEV KOVATCHEV, NIKOLAI

Espezialitate guztiak

Gai

MARTÍNEZ OLAZAGOITIA, PAULA

Espezialitate guztiak

Ez gai

OSTIZ TACO, RAÚL

Espezialitate guztiak

Gai

SEGURA MAQUIRRIAIN, AIMAR

Espezialitate guztiak

Gai

SEÑAS ESLAVA, RAQUEL

Espezialitate guztiak

Gai

VALLADARES URIBE, WALTER YUNIOR

Espezialitate guztiak

Ez gai

ZARIOUH, MARIEM

Espezialitate guztiak

Ez gai

ZUBILLAGA AGUIRRE, KRISTINA

Espezialitate guztiak

Gai

BEHIN BETIKO KALIFIKAZIOAK, SEGURTASUN AHOLKULARIAREN ZIURTAGIRIA BERRITZEKO 2026KO MAIATZAREN 23AN EGINDAKO AZTERKETAN

DEITURAK ETA IZENA

MOTA

EMAITZA

ALFARO URDIÁIN, ÍÑIGO

Espezialitate guztiak

Gai

ARBELOA MONTANÉ, MARÍA

Espezialitate guztiak

Gai

ARRÓNIZ PERCAZ, NAIARA

Espezialitate guztiak

Gai

GARCIANDÍA SILVA, JON

Espezialitate guztiak

Gai

GARDE LECUMBERRI, ANA CRUZ

Espezialitate guztiak

Gai

HERNÁNDEZ BRAVO, EVA MARÍA

Espezialitate guztiak

Gai

LABIANO ELIZALDE, EMILIANO CARLOS

Espezialitate guztiak

Gai

LASO RUIZ, CRISTINA

Espezialitate guztiak

Gai

MARTINS FRIAS, CHRISTIAN

Espezialitate guztiak

Ez gai

PARDO GASTÓN, EDUARDO

Espezialitate guztiak

Gai

REMÓN SÁDABA, MARCOS

Espezialitate guztiak

Gai

TABERNA CHACARTEGUI, JESÚS

Espezialitate guztiak

Gai

Iragarkiaren kodea: F2609513