1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2154/2026 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez igortzen baita Marta Segura Belio andreak Luis Jato Losfablos jaunaren izenean eta hura ordezkatuz jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea (115/2026 prozedura laburtua).
Marta Segura Belio andreak, Luis Jato Losfablos jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean (1. plaza), Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 24ko 147E/2026 Ebazpenaren eta martxoaren 4ko 170E/2026 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horien bidez ezetsi egiten dira gora jotzeko errekurtsoak, deialdi honetako kalifikazio-epaimahaiak, hurrenez hurren, lehen eta hirugarren probetako behin betiko emaitzei buruz hartutako erabakien kontrakoak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi-ingeniarien sei plaza oposizio bidez betetzeko deialdia, 2024ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 13koan.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalak (1. plaza) eskatu du igor diezaiotela administrazio espedientea, eta kasuan kasuko epatzeko deiak egin daitezela lege horren 49. artikuluan ezarritako moduan.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalera (1. plaza) igortzea 115/2026 prozedura laburtuan bideratutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea. Errekurtso hori Marta Segura Belio andreak aurkeztu zuen Luis Jato Losfablos jauna ordezkatuz eta haren izenean.
2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean (1. plaza), ebazpen hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau Iruñeko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalera (1. plaza) eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, eta Marta Segura Belio andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2026ko uztailaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.
Iragarkiaren kodea: F2609641