1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen 5 plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, kalifikazio epaimahaiak hartutako erabaki baten aurka, zeinaren bidez lehenbiziko probaren lehenbiziko ariketaren behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako alegazioak ezetsi baitziren, eta lehenbiziko probaren lehenbiziko ariketaren behin betiko emaitzak onetsi.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile-ofizialen bost plaza oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, zeina Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 10eko 3361/2025 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Gorka Cuairán Moras jaunak, lehenbiziko probaren lehenbiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka (2026ko maiatzaren 28an argitaratu ziren).
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/Erregistro-Orokor-Elektronikoa). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2026ko uztailaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Gloria Arancón Largo.
Iragarkiaren kodea: F2609765