2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Mankomunitate honetako Batzar Orokorrak, 2026ko ekainaren 26an egindako ohiko bilkuran, aurrekontua onestearekin batera, hasiera batez onetsi zituen plantilla organikoa eta funtzionarioen eta administrazio eta lan-kontratudunen izenen zerrenda, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari jarraikiz.
Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.
Berriozarren, 2026ko ekainaren 26an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.
Iragarkiaren kodea: L2609348