2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2026ko aurrekontua. Hasierako onespena
Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2026ko ekainaren 26an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2026ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea).
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak behin betikoz onetsitzat joko dira, jendaurreko aldia iragandakoan.
Berriozarren, 2026ko ekainaren 26an.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.
Iragarkiaren kodea: L2609347