140. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Lehendakaritzaren eskuordetzea

Iruñerriko Mankomunitatearen estatutuen 19. artikuluaren arabera, lehendakariordeak lehendakaria ordezkatzen du, eginkizun guztietan, bigarren hori ez badago, gaixo badago edo dituen eskudantziak gauzatzea eragozten dion eragozpenen bat badago.

Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Araudiaren 47. artikuluaren arabera, ordezte horrek haren 44. artikuluaren 1. eta 2. ataletan jasota dauden baldintzei men egin behar die.

Mankomunitateko lehendakaria ez da egongo 2026ko uztailaren 5etik 20ra arte, bi egun horiek barne.

Horri jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Eskuordetzea Mankomunitateko lehendakariorde Idoia Aritzala Etxarren andrearengan Mankomunitateko lehendakariari dagozkion eskudantziak, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Araudiaren 44. artikuluan ezarritakoarekin bat, Mankomunitatearen estatutuen 19. artikuluari lotuta.

2. Eskuordetze horren eragina 2026ko uztailaren 5etik 20a artekoa izango da, bi egun horiek barne.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Idoia Aritzala Etxarren andreari eta eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2026ko ekainaren 30ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2609467