2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PITILLAS
1/2026 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Pitillasko Udalak, 2026ko ekainaren 25eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen honako aldaketa hau 2026ko gastu-aurrekontuan:
1/2026 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarrirako espediente bat, 21.155,87 eurokoa, 3200 62200 partidaren kargura. Erabiliko da Pitillasko ikastetxe publikoko estalkia berritzeko obrak egiteko. Espedientea, hain zuzen, finantzatuko da gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez (21.155,87 euro).
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Epe hori iraganik, erreklamazio edo alegaziorik egin ez bada, hasierako onespenaren erabakia behin betikotzat joko da. Erreklamaziorik edo alegaziorik aurkezten bada, Osoko Bilkurak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta proposatutako aldaketa behin betiko onetsiko da.
Pitillasen, 2026ko uztailaren 1ean.–Alkatea, José Javier Ayerdi Azagra.
Iragarkiaren kodea: L2609478