140. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Egile berrientzako euskarazko XXXVI. literatura lehiaketa (2026). Laburpena

DDBN kodea: 915027.

Azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluei jarraikiz (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra), argitara ematen da deialdiaren laburpena. Haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/915027).

Sarien deialdi honen xedea da euskarazko literatura sorkuntza sustatzea eta bultzatzea egile berrien artean. Egile bakoitzak lan bakarra aurkez dezake modalitate bakoitzean. Gaia nahierakoa da. Euskaraz idatzi behar dira lanak, eta jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute.

Iruñean, 2026ko ekainaren 23an.–Kulturako, Jaietako eta Kiroleko zinegotzi ordezkaria, Maider Beloki Unzu.

Iragarkiaren kodea: L2609142