2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAZTI
Alkatearen eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Ekainaren 30eko 211/2026 Ebazpenaren bidez, alkatetzaren eginkizunak Jose Manuel Armendariz Catalan udalbatzako alkateordearen esku utzi dira 2026ko uztailaren 8tik 13ra bitartean, biak barne.
Eskuordetzea indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik aurrera.
Aplikatu beharreko araudia: Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).
Olaztin, 2026ko ekainaren 30ean.–Alkatea, Joseba Vizuete Askargorta.
Iragarkiaren kodea: L2609439