2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
METAUTEN
Alkatearen eskuordetzea, ezkontza zibila egiteko
Ikusirik ezkongaiek eskaera bat egin dutela, Udaleko zinegotzi den Oihana Beraza Martínezen esku utz dadin ezkontza zibila egiteko baimena; hain zuzen ere, honako hau: Ana Domínguez Carballoren eta Julián Chavarri Azanzaren arteko ezkontza, 2026ko uztailaren 14an.
Azterturik eskaerari erantsitako dokumentazioa, ikusirik idazkariaren txostena, eta jarraikiz Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1995eko urtarrilaren 26an emandako Jarraibideari (alkateek ezkontza zibila baimentzeari buruzkoa),
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Udaleko zinegotzi den Oihana Beraza Martínezen esku uztea ezkontza zibila egiteko baimenari dagokion ahala erabiltzea; hain zuzen ere, honako honi dagokiona: Ana Domínguez Carballoren eta Julián Chavarri Azanzaren arteko ezkontza, 2026ko uztailaren 14an.
Bigarrena.–Aldez aurretik agiri bidez frogatu beharko da eskuordetzea; aski izanen da ezkontzaren baimenaren aktan adieraztea zinegotziak jardun duela alkate udalburuaren eskuordetze bidez.
Hirugarrena.–Dekretu honetan egindako eskuordetzeak, indarra izan dezan, beharko du organo ordezkariak onartzea. Isilbidez emantzat joko da baldin eta espresuki kontrakoa adierazten ez bazaio udal honetako alkate udalburuari, ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunera.
Laugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzendu behar baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Metautenen, 2026ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Cristina Zudaire Landa.
Iragarkiaren kodea: L2609429