2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEKUNBERRI
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Ebazpena, Lekunberriko Udaleko alkate udalburuarena. Honen bidez, Alkatetzaren eginkizunak Mikel Betelu Gorostegi alkateordeari eskuordetzea erabakitzen da, 2026eko uztailaren 6tik 17ra bitartean, biak barne.
Arkaitz Goikoetxea Arriola jaunak, Lekunberriko Udaleko alkate udalburuak, egun honetan eman du honako ebazpena:
Toki-korporazioen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duen 2568/86 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta horrekin bat datozenetan ezarritakoaren arabera, eta alkatea udal-mugartetik kanpo egonen dela aurreikusita dagoenez, honako hau:
EBATZI DUT:
Lehenengoa.–Alkatetzaren eginkizunak Mikel Betelu Gorostegi lakateordeari eskuordetzea erabakitzen da, 2026eko uztailaren 6tik 17ra bitartean, biak barne.
Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Udalbatzako Osoko Bilkurari horren berri ematea, egiten duen lehenengo ohiko bilkuran.
Lekunberrin, 2026ko uztailaren 3an.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.
Iragarkiaren kodea: L2609669