140. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLEKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Hasierako onespena

Itzalleko Kontzejuak, 2025eko abenduaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026ko ekitaldiko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua ohiko tokietan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Itzallen (Zaraitzu), 2026ko urtarrilaren 3an.–Kontzejuko burua, Francisco Sarries Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2609412