2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Esteribarko Udalak, 2026ko maiatzaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2026. urteko udal aurrekontua, zeina argitaratu baitzen 2026ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 25ekoan.
Jendaurreko aldian aurkeztutako alegazioak ebatzita geratu dira 2026ko ekainaren 25eko osoko bilkuran. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2026ko udal aurrekontua.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 986.000,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 433.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 237.098,61 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.737.134,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 226.955,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 309.800,00 euro.
Guztira: 3.929.987,61 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 894.320,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 876.900,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.278.267,61 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 880.500,00 euro.
Guztira: 3.929.987,61 euro.
Zubilan Servicios Varios SLk aurkeztutako 2026ko gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoera; 3.929.987,61 euro egiten du gastuetan eta diru-sarreretan.
Esteribarren, 2026ko ekainaren 29an.–Alkatea, Guillermo Larrayoz Otazu.
Iragarkiaren kodea: L2609386