2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa 2026ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Osoko bilkurak 2026ko maiatzaren 7an onetsi zuen hasiera batez aurrekontua betearazteko oinarrien aldaketa, eta hasierako onespena argitaratu zen 2026ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 1ean. Jendaurreko aldia igarota, 2026ko uztailaren 1eko osoko bilkuran ebatzi zituen aurkeztutako alegazioak, eta, hortaz, behin betiko onetsi da 2026ko aurrekontu luzatua betearazteko oinarrietan egindako aldaketa. Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan.
ALDATUTAKO OINARRIAK
8. oinarria.–Kreditu-aldaketak.
1. Udalbatzako osoko bilkurak onetsi beharko ditu aurrekontuko aldaketa guztiak, izena edozein dela ere, salbu eta honako hauek:
–Kreditu-transferentziak, baldin eta bai bajak bai altak bat baldin badatoz langileriako kredituekin (1. kapitulua) eta talde bereko aplikazioen arteko finantza-gastuekin (3. eta 9. kapituluak).
–Kreditu-transferentziak, baldin eta egiten badira gastu-programa bereko aurrekontu-aplikazioen artean (sailkapen funtzionaleko 4 digitu).
–Aurrekontu-aplikazio zabalgarrien arteko kreditu-zabalpenak, kontuan hartuta 11. oinarrian araututako mugak.
–Aurreko ekitalditik datorren kreditu-gerakina gehitzea, formalizatutako kontratu baten adjudikazio-saldoari dagokion zenbatekoan, edo lizitazioaren zenbatekoan, baldin eta kontratazio-atarian argitaratutako kontratuen adjudikazioa ezin izan bada formalizatu ekitaldia ixtean.
10. kapitulua.–Kreditu-transferentziak.
2. Espedienteak hasiko dituzte aldatuko diren kredituen kudeaketa beren kargura duten batzordeek edo zentro administratiboek, Kontu-hartzailetzak txostena egin ondotik. Honako hauek onetsiko dituzte:
a) Udalbatzaren osoko bilkurak, baldin eta transferentziak egiten badira gastu-arlo desberdinetako aplikazioen artean (digitu funtzional bat). Salbuespena izanen dira langileriako kredituetako (1. kapitulua) altak zein bajak. Izan ere, horiek izapidetuko dira 9.7 oinarriko bigarren paragrafoan ezarritako moduan.
b) Alkatetzaren dekretu bidez, baldin eta altek eta bajek langileriako kredituei eragiten badiete, edo aldaketak egiten badira gastu-programa bereko aurrekontu-aplikazioen artean (sailkapen funtzionaleko 4 digitu) edo finantza-gastuetarako funtzio-talde bereko aplikazioen artean (3. eta 9. kapituluak).
b) Udalbatzak osoko bilkuran hartutako erabaki bidez. Aldaketa indarrean jarriko da erabakia hartzen den unetik beretik.
Lizarran, 2026ko uztailaren 2an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2609628