140. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aldaketa, 2026ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2026ko ekainaren 25ean egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Oltza Zendeako Udalaren 2026ko ekitaldiko plantilla organikoan.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Inork erreklamazio edo alegaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Oltza zendean, 2026ko ekainaren 26an.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2609351