2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
26-00824 gora jotzeko errekurtsoa, 202eko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka
Nafarroako Administrazio Auzitegiak Burlatako Udalari eskatu dio bidal diezaiola administrazio-espediente bat, lotuta dagoena Lucía Sesma Vallések jarritako 26-00824 gora jotzeko errekurtsoarekin (Nafarroako Langile Komisioak sindikatuko Herritarrendako Zerbitzuen Federazioaren idazkari nagusia da). Burlatako Udalaren osoko bilkurak 2026ko plantilla organikoa behin betiko onesteko hartutako erabakiaren aurka aurkeztu du errekurtsoa (erabakia 2026eko martxoaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen).
Ediktu bidez ematen da argitara, babes harturik 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren II. kapitulua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Toki Administrazioari buruzkoa; 279/1990 Foru Dekretuaren bidez arautu zen foru lege hori garatzeko erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzearen arloan garatu ere), eta pertsona kopuru zehaztugabe bat xede duen administrazio-egintza izateagatik, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.a artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Honen bidez, interesdun guztiak epatzen dira, interesdun gisa ager daitezen hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iruñea, Iturrama kalea 10; sarrera, Ezkirotz kaletik), aipatutako espediente administratiboan.
Jakinarazi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2026ko uztailaren 2an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2609599