140. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

87. artikuluaren aldaketa, hirigintzako araudi orokorraren 87 bis artikuluaren sorrera eta Udal Plan Orokorraren dokumentazio grafikoaren 5. planoaren aldaketa. Berriz jartzea jendaurrean

Bertizaranako Udalak, 2026ko uztailaren 10ean egindako osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, aldaketa puntual egituratzaileari dagokion espedientea jendaurrean jartzeko unera itzultzea. Espediente horretan jasota dago 87. artikulua aldatzea, hirigintzako araudi orokorraren 87 bis artikulua sortzea eta Bertizaranako Udal Plan Orokorraren dokumentazio grafikoaren 5. planoa aldatzea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Bertizaranan, 2026ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2609879