140. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Kontratuak adjudikatzeko eskumenak eskuordetzea

Iragarki honen bidez, jakitera ematen da Udalbatzak, 2026ko ekainaren 15ean egin ohiko bilkuran, erabaki zuela alkate udalburuari eskuordetzea kontratuak adjudikatzeko eskumenak, zeinak Udalbatzari baitagozkio, kontratazio organoa den heinean.

Eskuordetutako eskumena gauzatuko da eskuordetzari buruzko erabakian ezarri bezala. Aditzera ematen da aipatu eskumena betiere ondoko legediari jarraikiz eginen dela: Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Foru Legearen 9 artikulua; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.4 artikulua; Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen bigarren xedapen gehigarria.

Ameskoabarrenean, 2026ko ekainaren 29an.–Alkate udalburua, Estíbaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2609350