140. ALDIZKARIA - 2026ko uztailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGUILAR KODES

Ekonomia eta finantza plana 2024aren itxieran. Hasierako onespena

Aguilar Kodesko Udalak, 2026ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, ekonomia eta finantza plana onetsi zuen, 2024ko ekitaldiaren itxieran ez betetzeagatik egonkortasunari buruzko helburua.

Erabakia idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikon (Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa).

Aguilar Kodesen, 2026ko uztailaren 2an.–Alkatea, Jesús Ángel Amescua Martínez de Rituerto.

Iragarkiaren kodea: L2609595