14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1031/2025 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita Nafarroako behi aziendari dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jarri behar zaiola nahitaez, eta zeinaren bidez ezartzen baitira albaitarien gaikuntzarako prozedura eta txertatzearen kostuen finantzaketarako prozedura.

Behi aziendaren dermatosi nodular kutsakorra (DNK) izeneko gaixotasuna Poxviridae familiako eta Capripoxvirus generoko birus batek eragiten du. Oro har, sintoma hauek ditu: sukarra, noduluak –azalean, muki-mintzetan eta barneko organoetan–, akidura, nodulu linfatikoen inflamazioa eta azaleko edema. Batzuetan, heriotza ere eragiten ahal du.

Dermatosi nodular kutsakorra A kategoriako gaixotasun bat da EBn; horrenbestez, berehala jakinarazi behar da (egiaztatu eta 24 ordu baino lehen), eta egiaztatuz gero berehala kontrolatu behar da zenbait kontingentzia plan ezartzearen bidez. Europako Batzordearen 2018ko abenduaren 3ko 2018/1882 (EB) Betearazpen Erregelamenduak hizpide den gaixotasuna A kategoriako gaixotasun gisa barne hartzen du, eta, horrenbestez, nahitaezkoa da behar diren neurriak hartzea berehala desagerrarazteko (erregelamendu hori zerrenda batean jasotako gaixotasunen kategoriei lotutako prebentzio eta kontrol arau batzuk aplikatzeari buruzkoa da, eta haren bidez beste zerrenda bat ezartzen da, lehenengo zerrenda horretan jasotako gaixotasunak zabaltzeko arriskutsuak diren espezie eta taldeena).

Gaixotasunaren azken asteotako egoera epidemiologikoa dela-eta, Frantziako fokuak Nafarroatik hurbil dauden ustiategi batzuetara zabaldu dira; hain zuzen ere, gure lurraldetik 30 km-ra dago murrizketa-eremua.

Egoera ikusita, Frantziako osasun agintariek adierazi dute Nafarroarekin muga egiten duen lurralde guztia dela gaixotasuna zabaltzeko arrisku-eremua. Hori dela eta, hainbat kontentzio neurri ezarri dituzte; horien artean, behi azienda guztiari txertoa jartzea. Arrisku-egoera horren aurrean, Nafarroako Gobernuak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari eskatu zion Europako Batzordeari jakinaraz ziezaion handitu eginen zuela Nafarroako Foru Komunitateko dermatosi nodular kutsakorraren aurkako I. txertaketa-eremua.

Europako Batzordeak adierazi du ados dagoela Nafarroako iparraldean I. txertaketa-eremua handitzearekin.

2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/24/EB Zuzentarauak, kontratazio publikoari buruzkoak, 4. kontuan hartuzkoan ezartzen du ezen, baldintza jakin batzuk betetzen dituzten operadoreek zeregin jakin bat egiteko baimena dutenean inolako hautapen-sistemarik egon gabe, horrelako egoerak ez direla berez kontratazioak izanen, baizik eta baimen-araubide soilak.

Beste alde batetik, 2014/23/EB Zuzentarauak 54. kontuan hartuzkoan onartzen du –gizarte, osasun eta hezkuntzako zerbitzuei dagokienez eta aintzat hartuta horiek zerbitzu delikatuak direla– agintari publikoek askatasuna dutela zerbitzu horiek beraiek emateko edo zerbitzu horiek emakidarik egin gabe antolatzeko, esaterako, horien finantzaketa sinple bat eginez. Beste aukera bat da operadore ekonomiko guztiei lizentziak eta baimenak ematea, baldin eta betetzen badituzte botere edo entitate adjudikazio-emaileak jarritako baldintzak, muga edo kuotarik ezarri gabe; horretarako, agintari publikoek behar adinako publizitatea egin behar dute, eta errespetatu behar dituzte gardentasunaren printzipioa eta diskriminaziorik ezaren printzipioa. Bestetik, 59. kontuan hartuzkoan xedatzen da Zuzentarauaren xedapen bakar batek ere ez duela eragotzi behar ordena, segurtasun eta moral publikoa, osasuna, pertsonen eta animalien bizitza eta landare espezieen kontserbazioa babestea edo bestelako ingurumen neurriak ezarri edo gauzatzea, batez ere garapen jasangarria kontuan hartuta, baldin eta neurri horiek bat badatoz Europar Batasunaren Tratatuarekin.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ebazpen hau, hartutako neurria behar bezala publiko egiteko eta ezagutarazteko, helburu duen eremu osora iristen dela bermatu nahi baita; horrek guztiak ez du eragozten egokitzat jotzen diren beste publikotasun-neurri batzuk hartzea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea nahitaezkoa dela dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzea ebazpen honen III. eranskinean ageri diren albaitaritza-eskualdeetako eta udalerrietako behi aziendako ustiategietan. Ustiategien eremu hori ezarritako I. txertaketa-eremuaren barnean egonen da.

2. Onestea behin azienda dermatosi nodular kutsakorraren aurka nahitaez txertatzeko programa, ebazpen honen III. eranskineko albaitaritza-eskualdeetan eta udalerrietan.

3. Ustiategiko titularrak izanen du ebazpen honetan ezarritako txertatzea egiteko ardura, dagokion baimendutako albaitariaren bidez (V. eranskina). Nafarroako Gobernuak gaitutako albaitarien zerrendako edozein albaitari klinikorengana jo beharko dute abeltzaintzako ustiategiek txertaketak egiteko. Zerrenda hori helbide honetan argitaratuko da: https://www.navarra.es/home_eus/Temas/Ambito+rural/Ganaderia/sanidadehigiene.htm.

4. Albaitariek txertaketaren datuak erregistratu beharko dituzte (txerto mota, serotipoa eta txertaketa data), albaitaritzako kudeaketa telematikoko aplikazioaren bitartez; horretarako, txertoa jarri eta gehienez 7 egun izanen dituzte. Txertoa jarriko duten albaitariek IV. eranskinean jasotako jarraibideak bete beharko dituzte.

5. Txertaketa kanpaina 2026ko otsailaren 28an amaituko da.

6. Frogagiriak aurkeztu eta espedientea formalizatzeko izapideak egin ondotik, txertaketa kostuak ordainduko zaizkie gaitutako albaitariei, 2026ko gastu-aurrekontuko 71004 71300 2279 412205 "Larrialdiko txertaketa ofizialak" partidaren kontura, ebazpen hau osatzen duen I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera.

7. Onestea ebazpenaren II. eranskineko prozedura, albaitaritzako profesionalei dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzeko gaikuntza eskuratzea ahalbidetuko diena, txertoak jar ditzaten Nafarroako abeltzaintzako ustiategietan.

8. Orobat, albaitariek Botiken Agentziari eta Abeltzaintza Zerbitzuari emanen diete aurkako edozein erreakzioren berri, Agentziak berak ezarritako prozedurari jarraikiz.

9. Txertoa jartzeaz arduratuko diren gaitutako albaitariei II. eranskinean adierazten den prozedurarekin bat eta Abeltzaintza Zerbitzuak egoki jotzen dituen jarraibideen arabera emanen zaizkie jarri beharreko txertoen dosiak.

10. 238.092 euroko gastua baimentzea, 2026ko gastu-aurrekontuko 71004 71300 2279 412205 "Larrialdiko txertaketa ofizialak" partidaren baliokidea den partidaren kontura, gaitutako albaitariei ebazpen honetan ezartzen diren nahitaezko txertaketa jarduketak ordaintzeko, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago eta I. eranskinean ezartzen diren tarifekin bat.

11. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

12. Ebazpen hau Nafarroako Albaitarien Elkargo Ofizialari eta Animalien Osasunaren Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2025eko abenduaren 29an.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA.–TARIFA, ALBAITARI KLINIKOEI ORDAINDU BEHARREKOA NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO USTIATEGIETAN DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN AURKAKO TXERTOA JARTZEAGATIK

1.–Behi azienda - Arraza nagusiak: betizu eta zezenketarako arraza.

PARAMETROAK

EUROAK

ABELBURUAK

Prezioa ustiategiko

50

Zenbateko honetatik

Zenbateko honetara

1. prezioa

4

1

50

2. prezioa

1

51

300

3. prezioa

0,5

301

-

2.–Behi azienda - Gainerako haragitarako eta esnetarako behi ume-hazleen ustiategiak.

PARAMETROAK

EUROAK

ABELBURUAK

Prezioa ustiategiko

50

Zenbateko honetatik

Zenbateko honetara

1. prezioa

4

1

50

2. prezioa

1

51

300

3. prezioa

0,25

301

-

3.–Behi azienda - Gizentzeko behiak.

PARAMETROAK

EUROAK

ABELBURUAK

Prezioa ustiategiko

50

Zenbateko honetatik

Zenbateko honetara

1. prezioa

2

1

50

2. prezioa

1

51

100

3. prezioa

0,25

101

-

II. ERANSKINA.–DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN AURKAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO PROZEDURA

1. artikulua. Xedea.

Ebazpen honen xedea da prozedura bat ezartzea albaitari klinikoen gaikuntzarako eta albaitaritzako laguntza klinikoa emateko helburu soziala duten pertsona juridikoen gaikuntzarako, dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jarri ahal izan dezaten.

2. artikulua. Gaikuntza lortzeko baldintzak.

a. Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzeko gaikuntza lortzen ahalko dute baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak:

1) Lanbide helbidea, albaitaritzako kontsulta edo klinika izatea.

2) Txertatzeko behar den tresneria klinikoa, ibilgailua eta egindako jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetuko duten tresna eta sistema informatikoak izatea.

3) Gaikuntza aldian indarrean izatea gutxienez urtean 200.000 euroko estaldura izanen duen lanbide erantzukizun zibileko poliza, edo bestela elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa edukitzea, elkargoko kide izateko kuotak egunean edukitzearen ondorioz.

b. Gaikuntza horren babesean dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzen duten profesional guztiek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Indarreko legearen arabera lanbidean jardutea ahalbidetzen dien albaitari titulua izatea eta Albaitarien Elkargoko kide izatea.

b) Lanbidean jarduteko desgaitua ez egotea.

c) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak betetzea.

d) Lanbide elkargoei buruzko indarreko legeria betetzea.

3. artikulua. Gaikuntza eskuratzeko prozedura.

3.1. 2. artikuluan adierazitako betebeharrak betetzen dituen pertsona fisiko edo juridiko orok, dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzeko zerbitzua eman nahi badu, gaikuntzarako eskabidea eta erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko ditu Nafarroako Albaitarien Elkargo Ofizialean, A eranskinean ageri den ereduaren arabera.

Hala ere, 2021eko, 2022ko, 2023ko, 2024ko edo 2025eko kanpainetan mihi urdinaren aurkako txertoa jartzeko gaitu diren eta gaitutako albaitari izaten jarraitu nahi duten albaitariek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute, prozedura honetako B eranskinean ageri den ereduaren arabera, esanez prest daudela gaikuntzari eusteko eta horretarako bete behar diren baldintzak betetzeko.

3.2. Nafarroako Albaitarien Elkargoak behar diren egiaztapenak eginen ditu egiaztatzeko eskatzailea elkargoko kide dela, desgaitua izateko ziorik ez duela, elkargoko kide izateko kuotak egunean dituela (hala badagokio), eta erantzukizunpeko adierazpena sinatuta dagoela. Egiaztapenak egin ondotik, Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzura bidaliko du dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzeko gaitutako albaitari gisa hasiko diren albaitari eskatzaileen zerrenda.

Ondorio horretarako, interesdunek, urtero, irailaren 15a baino lehen, adierazpen bat aurkeztu beharko dute Nafarroako Gobernuaren Abeltzaintza Zerbitzuan, gaikuntzako baldintzei eusten dietela adierazteko, eta aldaketarik izan bada, horien berri emanen dute; hori guztia, prozedura honen C eranskinarekin bat. Adierazpena urtero aurkezten ez bada, gaikuntza automatikoki iraungiko da.

3.3. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, eskaera eta erantzukizunpeko adierazpenarekin batera sinatzailearen ordezkaritza frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu, eta erakundearen besteren konturako langile gisa txertoak jarriko dituzten albaitari klinikoen zerrenda.

3.4. Abeltzaintza Zerbitzuak aztertuko du aurkeztutako dokumentazioa, eta akatsak baditu edo zalantzak eragiten baditu eskatzaileari zuzentzeko edo argitzeko eskatuko zaio, edo beharrezkotzat jotzen den dokumentazioa ekartzeko. Hori egiteko hamar egun balioduneko epea emanen zaio, eta adieraziko zaio epe horretan egin ezean gaikuntza baliogabetuko zaiola ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik.

4. artikulua. Pertsona gaituen betebeharrak.

Gaikuntza erdietsi duen pertsona fisiko edo juridiko orok honako betebehar hauek izanen ditu, gaikuntzaren indarraldian zehar:

a) Bermatzea betetzen direla gaikuntza lortzeko eskatu ziren baldintzak eta betebeharrak, zerbitzua ematea ahalbidetzen duten haiexek.

b) Abeltzaintza Zerbitzuari jakinaraztea gaikuntza lortzeko baldintzetan eta profesionalen betebeharretan gertatzen den edozein aldaketa, dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa zerbitzuari dagokionez.

c) Gaikuntzaren aldi osoan bermatzea gutxienez ere 200.000 euroko lanbide erantzukizun zibileko indarreko poliza, edo elkargoko kuoten ordainketa egunean izatea.

Zerbitzua abeltzaintzako ustiategiek hautatuta ematen duten pertsona gaituek, aurrekoez gain honako betebehar hauek ere bete izanen dituzte gaikuntzaren indarraldian:

a) Egunean edukitzea momentu bakoitzean indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

b) Betetzea momentu bakoitzean indarra duten xedapenek honako alor hauetan ezarritako betebeharrak: laneko segurtasuna eta osasuna, eta laneko arriskuen prebentzioa.

c) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibide eta gomendioak betetzea.

d) Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betetzea eta zerbitzua ematean eskuratzen den informazioaren isilpekotasuna errespetatzea.

e) Erraztea Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuak egiten dituen ikuskatze-jarduketak, zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna bermatze aldera.

f) Aipatutako erakundeari jarraitutasunez eta berehalakoan ematea dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa kanpainen garapenaren kontrola egiteko behar den informazioa.

5. artikulua. Abeltzaintzako ustiategiek hautatutako gaitutako albaitariek txertaketa zerbitzua ematea.

5.1. Gaitutako albaitariek dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jarriko diete III. eranskinean jasotako eremuan dauden abeltzaintzako ustiategietako animaliei.

5.2. Albaitariak Abeltzaintza Atalari eskatuko dio behar duen dosi-kopurua, bitarteko telematikoak erabiliz. Halaber, txertoa jasoko duten abeltzaintzako ustiategien zerrenda eta gutxi gorabeherako animalia-kopurua adieraziko ditu.

5.3. Eskaera jasotakoan, Abeltzaintza Atalak eskabidean ageri diren datuak egiaztatuko ditu, eta behin eskaera onartuta, jarriko dituen albaitariari emanen dizkio txertoak. Abeltzaintza Atalak eguneratua izanen du entregatu dituen txerto dosi guztien erregistroa.

5.4. Gaitutako albaitariek ekoizlearen jarraibideen arabera jarriko dituzte txertoak. Behin jarrita, albaitariak zazpi egun baino gutxiagoko epean helaraziko dio txertaketa partea Abeltzaintza Zerbitzuari, horretarako Albaitaritzako Kudeaketa Telematikoa izeneko tresna informatikoa erabiliz.

6. artikulua. Txertaketa zerbitzua egiten duten gaitutako albaitarien ordainsariak.

6.1. Abeltzaintza Zerbitzuak ordainduko ditu abeltzaintzako ustiategietan dermatosi nodular kutsakorraren aukako txertoa jartzeko egindako zerbitzuak, I. eranskinean ezarri diren tarifekin bat.

Ezarritako kopuruei kasuan-kasuan dagokion BEZa erantsiko zaie.

Ordainketa Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren gaikuntza duen pertsona fisiko edo juridikoari eginen zaio, bankuko transferentzia bidez, txertaketa egin beharreko abeltzaintzako ustiategiei buruz aplikazio informatikoan sartutako txertatze datuak alderatu eta egiaztatu ondoren.

Ezarritako epetik 7 egun natural baino gehiagoko atzerapenez jakinarazten diren parteek %50eko penalizazioa izanen dute ezarritako tarifarekiko. Atzerapenak behin eta berriz errepikatzeak %100eko penalizazioa ekar dezake, bai eta emandako gaikuntza baliogabetzea ere.

6.2. Gaitutako pertsonek ezin izanen dute jaso abeltzaintzako ustiategiek emandako dirurik programa honetan zehaztutako zerbitzua dela-eta, eta zerbitzu horregatik ez diete inolako fakturarik ordainaraziko beste entitate publiko edo pribatu batzuei.

6.3. Abeltzaintza Atalak txertaketen parteak, banatutako dosiak, txertatutako ustiategien erroldak eta gaitutako albaitariek aurkeztutako fakturak alderatuko ditu.

6.4. Emandako zerbitzuen zenbatekoa 2026ko aurrekontuaren kontura ordainduko da, gaikuntzaren datatik txertaketa kanpaina amaitu bitartean jarri diren eta Abeltzaintza Atalak egiaztatu dituen txertoengatik.

7. artikulua. Gaikuntza iraungitzeko zioak.

Honako arrazoi hauengatik iraungiko da gaikuntza:

a) Gaitutako pertsonak berariaz uko egitea zerbitzua ematen jarraitzeari.

b) Errebokazioa, eta beste edozein arrazoi, funtzionamenduaren gaineko osasun-baimena iraungitzearekin lotua dagoena.

c) Ez betetzea, ez gaikuntzarako behar diren betebeharrak, ez gaikuntzatik eratorritako betebeharrak edo ebazpen honetan ezarritako betebeharrak. Bereziki, gaikuntzarako betebeharrei eusten zaiela dioen adierazpena ez aurkeztea edo izandako aldaketen berri ez ematea, eta txertaketa parteak atzerapenez jakinaraztea behin eta berriz.

d) Ez betetzea Nafarroako Abereen Osasunari buruzko azaroaren 16ko 11/2000 Foru Legea eta hura garatzen duen araudia, aplikatzekoa den orotan.

III. ERANSKINA.–NAHITAEZKO TXERTAKETA-EREMUAK

Albaitaritza-eskualde osoak:

–Elizondo.

–Doneztebe.

–Irurtzun.

–Iruña.

–Otsagabia.

Lizarrako albaitaritza-eskualdeko udalerriak:

120 Gesalatz.

154 Lezaun.

260 Deierri.

074 Zirauki.

167 Mañeru.

039 Artazu.

121 Guirgillao.

214 Jaitz.

002 Abartzuza.

011 Allin.

013 Ameskoabarrena.

143 Larragoa.

021 Aranaratxe.

100 Eulate.

Zangozako albaitaritza-eskualdeko udalerriak:

199 Orotz-Betelu.

132 Itzagaondoa.

159 Irunberri.

241 Urraulgoiti.

242 Urraulbeiti.

209 Erromantzatua.

158 Longida.

019 Agoitz.

092 Erroibar.

028 Artzibar.

098 Esteribar.

248 Luzaide.

058 Auritz.

211 Orreaga.

IV. ERANSKINA.–JARRAIBIDEAK, TXERTOA JARRIKO DUTEN ALBAITARIENTZAKO

1. Txertatuko diren animalien azterketa klinikoa.

–Txertoa jarri baino lehen, azterketa kliniko xehea egin beharko zaie ustiategiko animalia guztiei.

  • Animalia batzuengan DNKarekin bat datorren sintomaren bat aurkituz gero: berehala jakinarazi beharko zaie albaitaritza zerbitzu ofizialei (AZO).
  • Ez badago DNKarekin bat datorren sintomarik duen animaliarik: txertoa jarriko zaie ustiategi horretan txertatu beharreko animalia guztiei.

–Txertoa jarri bitartean taldeko animaliaren batek DNKarekin bat datorren sintomaren bat badu, berehala jakinarazi beharko zaie albaitaritza zerbitzu ofizialei, eta haiek erabakiko dute jarduketa amaitu behar den edo ez.

–DNKa egotearen susmozko egoeratan jarduteko protokoloko jarraibideen arabera jardungo dute albaitaritza zerbitzu ofizialek.

2. Alderdi kritikoak larrialdiko txertaketa plana ezartzean.

Biosegurtasunerako neurri zorrotzak izan beharko dira, bisitatutako ustiategietan patogenoak zabaltzea ekiditeko:

–Ibilgailua ustiategitik kanpo utzi.

–Behar-beharrezkoa diren materiala eta langileak bakarrik sartu.

–Ekipatu ustiategian sartu baino lehen.

–Sartzen diren objektuak garbitzeko eta desinfektatzeko modukoak izan beharko dira sartzean zein irtetean.

–Erabili hanketarako putzuak sartzean zein irtetean.

–Garbitu eta desinfektatu eskuak eta azazkalak.

–Aldatu botak eta arropa ustiategi batetik bestera.

–Gaixotasunaren agerraldi bat dagoelako susmoa izanez gero, ez bisitatu beste ustiategirik hurrengo 72 orduan.

3. Txertaketarekin lotutako jarduketak.

–Albaitaritza jarduketaren barnean, txertoa jartzearen ekintza klinikoaz gain, honako hauek egonen dira:

  • Ustiategira eginiko bisita jasotzea ustiategiaren liburuan, eta txertaketa jasotzea albaitaritzako tratamenduen erregistro-liburuan.
  • Animaliaren identifikazioa egiaztatzea, indarrean dagoen araudiarekin bat.
  • Nahitaezkoa da animaliak behar bezala identifikatzea txertoa jarri aurretik.
  • Txertaketa jakinaraztea albaitaritzako kudeaketa telematikoko (GTV) sistemaren bidez, jarri eta 7 egunean, gehienez ere.
  • Erabili gabeko dosiak itzultzea Abeltzaintza Zerbitzuari (2023/361 (EB) Erregelamendu Delegatuaren 12. artikulua).

V. ERANSKINA.–BAIMENDUTAKO ALBAITARIAK, DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN AURKAKO TXERTAKETA KANPAINA EGITEKO

–Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Elikadura Departamentuko albaitaritza zerbitzu ofizialak.

–Ustiategietan osasun programa ofizialen eskuordetutako zereginak egiteko gaitutako albaitariak (TRAGSATEC enpresa), eta/edo

–Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzeko gaitutako albaitariak. Gaikuntza ebazpen honetan ezarritako dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzeko albaitarien gaikuntzarako prozedura.

–INTIA enpresa publikoko albaitariak.

A ERANSKINA.–DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN AURKAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA PERTSONA FISIKOA

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-deiturak:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Elkargokide zenbakia:

ESKATZEN DUT:

Txertoa jartzeko gaikuntza, dermatosi nodular kutsakorraren aurkako Nafarroako txertaketa kanpainetan.

Eskatzaileak ADIERAZTEN DU:

a) Lanbide helbidea, albaitaritzako kontsulta edo klinika du.

b) Baditu txertaketarako behar den tresneria, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Gaikuntza aldian indarrean du urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide erantzukizun zibileko poliza, edo elkargoko kide izateko kuotak egunean dituenez, elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa du.

d) Indarreko araudiarekin bat, lanbidean jardutea ahalbidetzen dion albaitari titulua du eta Albaitarien Elkargoko kide da.

e) Ez dago lanbidean jarduteko desgaitua.

f) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko ditu.

g) Lanbide elkargoei buruzko indarreko legeria beteko du.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta, horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzeko albaitariak gaitzeari buruzko eskaera hau eta adierazpena sinatzen ditu.

..............................................(e)n 202.........(e)ko ......................................ren .....(e)(a)n.

Sinadura:

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu inprimaki honetan agertzen diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, arduradun gisa tratatuko dituela Nafarroako Albaitarien Elkargoak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (Iruñeko González Tablas kalea 9). Datu horien tratamenduaren xedea da dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa kudeatzea, eta "DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN AURKAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio datuak (izen-abizenak, elkargokide zenbakia, lanbide helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei gaitutako albaitarien zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruzko informazio zehatzagoa izateko, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsulta dezakezu departamentuaren webgunean.

A BIS ERANSKINA.–DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN AURKAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA PERTSONA JURIDIKOA

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-deiturak:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Honako honen izenean:

PERTSONA JURIDIKOAREN DATUAK

SOZIETATEAREN IZENA:

IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

ESKATZEN DU:

Entitatea dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzeko kanpainetarako gaitzea. Kanpainan besteren kontura kontratatutako albaitari hauek hartuko dute parte:

IZEN-DEITURAK

NAN ZENBAKIA

ELKARGOKIDE

ZK.:

HELBIDE ELEKTRONIKOA

Eskatzaileak ADIERAZTEN DU:

a) Lanbide helbidea, albaitaritzako kontsulta edo klinika du.

b) Baditu txertaketarako behar den tresneria, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Gaikuntza aldian indarrean du urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide erantzukizun zibileko poliza.

Eta albaitariei dagokienez adierazten du:

a) Indarreko legediarekin bat lanbidean jardutea ahalbidetzen dien albaitari titulua du eta Albaitarien Elkargoko kide dira.

b) Ez daude lanbidean aritzeko desgaituta.

c) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko dituzte.

d) Lanbide elkargoei buruzko indarreko legeria beteko dute.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta, horrela jasota gera dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzeko albaitariak gaitzeari buruzko eskaera hau eta adierazpena sinatzen ditu.

..............................................(e)n 202.........(e)ko ......................................ren .....(e)(a)n.

Sinadura:

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA: sinatzailearen ordezkaritza frogatzen duen dokumentazioa.

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu inprimaki honetan agertzen diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, arduradun gisa tratatuko dituela Nafarroako Albaitarien Elkargoak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (Iruñeko González Tablas kalea 9). Datu horien tratamenduaren xedea da dermatosi nodular kutsakorraren txertaketa kudeatzea, eta "DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN AURKAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio datuak (izen-abizenak, elkargokide zenbakia, lanbide helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei gaitutako albaitarien zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruzko informazio zehatzagoa izateko, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsulta dezakezu departamentuaren webgunean.

B ERANSKINA.–NAFARROAN DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN AURKAKO TXERTOA JARTZEKO GAIKUNTZARI EUSTEKO ALBAITARIEN ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-deiturak:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Elkargokide zenbakia:

ESKATZEN DUT:

............................................................. Ebazpenaren bidez, eta ondorio hauetarako, dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa-kanpainetarako eman zen gaikuntzari eustea dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzeko.

ADIERAZTEN DU:

a) Lanbide helbidea, albaitaritzako kontsulta edo klinika du.

b) Baditu txertaketarako behar den tresneria, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Indarrean duela urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza, edo, elkargoko kide izateko kuotak egunean dituenez, elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa duela.

d) Indarreko araudiarekin bat, lanbidean jardutea ahalbidetzen dion albaitari titulua du eta Albaitarien Elkargoko kide da.

e) Ez dago lanbidean jarduteko desgaitua.

f) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko ditu.

g) Lanbide elkargoei buruzko indarreko legeria beteko du.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta, horrela jasota geldi dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzeko albaitarien gaikuntzari eusteko, adierazpen hau sinatzen du.

..............................................(e)n 202.........(e)ko ......................................ren .....(e)(a)n.

Sinadura:

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu inprimaki honetan agertzen diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, arduradun gisa tratatuko dituela Nafarroako Albaitarien Elkargoak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (Iruñeko González Tablas kalea 9). Datu horien tratamenduaren xedea da dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa kudeatzea, eta "DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN AURKAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio datuak (izen-abizenak, elkargokide zenbakia, lanbide helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei gaitutako albaitarien zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruzko informazio zehatzagoa izateko, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsulta dezakezu departamentuaren webgunean.

C ERANSKINA.–DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN AURKAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARITZAKO PROFESIONALAREN URTEKO ADIERAZPENA

ESKATZAILEAREN DATUAK

Izen-deiturak:

NANa/IFKa:

Helbidea:

Herria:

P. kd.:

Probintzia:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Elkargokide zenbakia:

ADIERAZTEN DUT:

Deklaratutako txertaketa-kanpainetan dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzeko gaikuntzari eusteko xedeetarako:

a) Lanbide helbidea, albaitaritzako kontsulta edo klinika du.

b) Baditu txertaketarako behar den tresneria, ibilgailua eta bere jarduketen kudeaketa informatizatua ahalbidetzen duten tresna eta sistema informatikoak.

c) Indarrean du urtean gutxienez 200.000 euroko estaldura duen lanbide-erantzukizun zibileko poliza, edo, elkargoko kide izateko kuotak egunean dituenez, elkargoko poliza kolektiboaren estaldura osoa du.

d) Indarreko araudiarekin bat, lanbidean jardutea ahalbidetzen dion albaitari titulua du eta Albaitarien Elkargoko kide da.

e) Ez dago lanbidean jarduteko desgaitua.

f) Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzuaren jarraibideak eta gomendioak beteko ditu.

g) Lanbide elkargoei buruzko indarreko legeria beteko du.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak eskatzen ahalko du erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa egiaztatzeko, eta horretarako, horren egiazkotasuna frogatzen duen dokumentazioa eskatzen ahalko du.

Eta, horrela jasota geldi dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan, dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertoa jartzeko albaitarien gaikuntzari eusteko, adierazpen hau sinatzen du.

..............................................(e)n 202.........(e)ko ......................................ren .....(e)(a)n.

Sinadura:

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu inprimaki honetan agertzen diren datuak, bai eta zuri buruz jasotzen direnak ere, arduradun gisa tratatuko dituela Nafarroako Albaitarien Elkargoak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak (Iruñeko González Tablas kalea 9). Datu horien tratamenduaren xedea da dermatosi nodular kutsakorraren aurkako txertaketa kudeatzea, eta "DERMATOSI NODULAR KUTSAKORRAREN AURKAKO TXERTOA JARTZEKO ALBAITARIEN GAIKUNTZARAKO ESKABIDEA ETA ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA" kudeatzea. Datuen tratamendurako legitimazioa interes publikoa da. Identifikazio datuak (izen-abizenak, elkargokide zenbakia, lanbide helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko dira abeltzaintzako ustiategiei gaitutako albaitarien zerrenda jakinarazteko xedez. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian azaldutako beste eskubide batzuk ere. Departamentuak zure datu pertsonalei eta zure eskubideei ematen dien tratamenduari buruzko informazio zehatzagoa izateko, pribatutasunari eta datu pertsonalei buruzko gure lege-oharra kontsulta dezakezu departamentuaren webgunean.

Iragarkiaren kodea: F2517343