14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2026ko lan-egutegia

Lehena.–Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko abenduaren 18an egin bilkuran, 2026ko lan-egutegia onetsi zuen, eta ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegun hauek ezarri:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 6a: Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen jaia.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 31: egun balioduna, baina zerbitzurik gabea.

Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta Mankomunitatearen bulegoetako jaiegunak.

Hirugarrena.–Onestea lanaldiaren banaketa hau: Lanorduen urteko kopurua 1.592 egiazko lanordukoa izanen da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

3.1 Eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera bitartean. Nahitaez aritu beharko da 08:00etatik 14:45 arte; gainerako 30 minutuak hautara eta malgutasunez eginen dituzte langileek 07:30-08:00 bitartean eta 14:45-15:15 bitartean.

Aurreko apartatuetan ezarritako lanaldi banaketa desberdina izan daiteke lanaldi bereziren bat duten enplegatuendako (murriztua edo malgua), familia-arrazoiengatik, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteagatik edo zerbitzuaren beharrengatik. Horiek berariazko lan-akordioa izanen dute.

3.2. Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 09:00etatik 14:00 arte izanen da.

3.3. Horrez gain, langileek norberaren aferetarako 3 egun, eta 3 ordu arteko poltsa (urteko ordu soberakina) izanen dute.

3.4. Lanaldiko atsedenaldia honela arautzen da: Eguneko lanaldi jarraitua 6 ordukoa baino luzeagoa duten langileek atsedenaldia izanen dute, gehienez 30 minutukoa. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzu emateari, eta, oro har, 10:00etatik 13:00etara bitartean hartzen ahalko da.

Laugarrena.–Prestakuntza ikastaroetara joateko honako arauak ezartzea: prestakuntza ikastaroetan emandako denbora lan denboratzat hartuko da, ikastaroak lanorduetan egiten badira eta zerbitzuaren beharrek horretarako bide ematen badute.

Oro har, lanordutik kanpo egiten diren prestakuntza ikastaroengatik ez da inolako ordu edo diru konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik izanen. Urteko lanorduen kontaketaren ondorioetarako, prestakuntzan emandako denbora kasu honetan baizik ez da lan denboratzat hartuko: Administrazioak erabakitzen duenean, nahitaezkoa dela prestakuntza ikastaroetara joatea, lanpostuak bere dituen eginkizunak ongi betetzeko. Halakoetan, langileek eskubidea izanen dute jasotzeko zerbitzuaren arrazoiak direla-eta izandako gastuengatik ezarrita dauden kalte-ordainak.

Bosgarrena.–Arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea bidezkoa izanen da, arrazoia jasota badago Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen opor, lizentzia eta baimenen erregelamenduan (otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta ondotik egin zaizkion aldaketetan.

Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, eta aditzera ematea Mankomunitate honetako langileen plantillari.

Urrotz-Hirian, 2025eko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, Javier Ibiricu Astrain.

Iragarkiaren kodea: L2517215