2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANDOSILLAKO, AZAGRAKO, CARCARKO ETA SAN ADRIANGO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Etxeko laguntza-zerbitzuaren tasak 2025-2026 urteetarako. Behin betiko onespena
Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko urriaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Etxeko laguntza-zerbitzuaren tasak 2025-2026 urteetarako. Tasa horiek 2025eko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 4an.
Jendaurrean egin den epean (hogeita hamar egunez) inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsiko dira Etxeko laguntza-zerbitzuaren tasak 2025-2026 urteetarako.
Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 325. artikulua.
ERRENTA MAILAREN TARTEAK | TARIFAREN ESKALA |
PCEGa (per capita errenta garbia) < OAEAPa (ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa ) | < 700 euro | 3 euroko tarifa finkoa, hilean |
OAEAPa - OAEAParen %105 | 700 euro - 735 euro | 6 euroko tarifa finkoa, hilean |
OAEAPren %105 - OAEAPren %120 | 735 euro - 840 euro | Prezio publikoaren 0,15 | 2,68 euro ordu bakoitzeko |
OAEAPren %120 - OAEAPren %135 | 840 euro - 945 euro | Prezio publikoaren 0,30 | 5,36 euro ordu bakoitzeko |
OAEAPren %135 - OAEAPren %150 | 945 euro - 1050 euro | Prezio publikoaren 0,45 | 8,04 euro ordu bakoitzeko |
OAEAPren %150 - OAEAPren %165 | 1050 euro - 1155 euro | Prezio publikoaren 0,60 | 10,72 euro ordu bakoitzeko |
OAEAPren %165 - OAEAPren %180 | 1155 euro - 1260 euro | Prezio publikoaren 0,75 | 13,40 euro ordu bakoitzeko |
OAEAPren %180 - OAEAPren %195 | 1260 euro - 1365 euro | Prezio publikoaren 0,90 | 16,08 euro ordu bakoitzeko |
PCEG > OAEAParen %195 | 1365 eurotik gora: | Prezio publikoa | 17,87 euro ordu bakoitzeko |
San Adrianen, 2025eko abenduaren 29an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.
Iragarkiaren kodea: L2517205