2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Ekonomia eta finantza plana 2024aren itxieran. Hasierako onespena
Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2025eko abenduaren 11n egin bilkuran, onetsi zuen ekonomia eta finantza plana, 2024ko ekitaldiaren itxieran gastuari eta egonkortasunari buruzko araua ez betetzeagatik.
Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten herritarrek edo interesdunek, eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
San Adrianen, 2025eko abenduaren 12an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.
Iragarkiaren kodea: L2517185