14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

25-002054 gora jotzeko errekurtsoa, lurzatia garbitzeko eta landaredia kentzeko aginduari buruzkoa

Honen bidez jakinarazten da ezen Gabriel Ruiz Garcíak 25-002054 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, José-Angel Arandia Amutio jaunaren izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea 10 –sarrera, Ezkirotz kaletik–, 31007 Iruña), Vianako alkatearen 2025eko abuztuaren 29ko ebazpen baten aurka, zeina lurzatia garbitzeko eta landaredia kentzeko aginduari buruzkoa baita.

Halaber, interesdunak epatzen dira, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, 10 egun balioduneko epean, epatze hau argitaratzen denetik hasita.

Vianan, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2517063