14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Hiri-jarduketako plan berezia, Uharte Arakilgo arau subsidiarioen 14. fitxako zehaztapenen zati bat aldatzeko. Behin betiko onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2025eko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, Arau Subsidiarioen 14. fitxako zehaztapenak partzialki aldatzeko, Uharte Arakilgo 1. poligonoko 865. partzelan, Errepide Nagusiko 9. zenbakian, baimendutako etxebizitzen kopurua 1etik 2ra eta eraikigarritasuna handitzeko. Juan Pedro Arenaza Ocaña jaunak eta Ana M.ª Oreja Arrarás andreak sustatu dute.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoa betez.

Uharte Arakilen, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2517302