2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako
Uharte Arakilgo Udalak, 2025eko abenduaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, 2026ko lan-egutegia onetsi zuen, honela:
Alkate udalburuak 2026rako lan-egutegia aurkeztu zuen, onets dadin. Bertan jasotzen da, orobat, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren laneko jaiegunen egutegi ofiziala, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala (2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa).
Bozketa egin ondoren, aho batez onetsi ziren honako ERABAKI HAUEK:
Lehendabizikoa.–Uharte Arakilgo Udalaren zerbitzuko langileek 2026ean izanen duten jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose eguna.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Ekainaren 24a: San Juan (herriko festa eguna)
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Irailaren 29a: San Migel (herriko festa eguna).
–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien egunaren biharamuna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoaren eguna.
–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Bigarrena.–Uharte Arakilgo Udaleko langileen lanaldiaren egiazko lanordu kopurua urtean 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin bat
Hirugarrena.–Urtarrilaren 2a eta 5a, martxoaren 20a eta abenduaren 4a eta 7a ez dira lanegunak izanen, lanaldi soberakinagatik.
Laugarrena.–Hortaz, kontuan izanik zenbat lanordu egiten diren egiatan eta zenbat jaiegunetan egonen den itxita udaletxea, 27 lan egun izanen dira opor egunak eta 3 egun, berriz, norberaren aferetarako.
Bosgarrena.–Uharte Arakilgo Udalaren bulegoetan, astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Ordutegiari dagokionez, 08:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte. Jendea hartzeko ordutegia izanen da 10:00etatik 14:30ak arte.
Garbiketako langileek beren egutegia izanen dute, betiere urterako ezarritako gehienekoaren barnean.
Artikulu honetako aitzineko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere, horiek lan egutegi berariazkoa izanen baitute.
Seigarrena.–Otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuaren 30. artikuluan xedatzen den norberaren aferetarako baimen ordaindua (hiru lanegun, gehienez) orduka hartzen ahalko da.
Zazpigarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira eta bulegoa itxita egonen da, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande eta larunbat guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko apartatuan adierazitako jaiegunak.
Zortzigarrena.–Langileek hurrengo urteko urtarrilaren 31 arte ahal izanen dituzte aurreko urteari dagozkion oporrak hartu, horietarako eskubidea sortu badute.
Bederatzigarrena.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Uharte Arakilgo Udalaren iragarki-oholean argitaratzea eta web atarian ere.
Administrazio-egintza honen kontra, errekurtso hauek jar daitezke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Uharte Arakilen, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Jose Domingo Huarte Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L2517264