14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2026rako

Alkatetzaren 2025eko abenduaren 22ko ebazpen baten bidez, 2026. urteari dagokion lan egutegia onetsi zen. Hona zer ezartzen duen haren xedapen zatiak:

"Lehena.–2026ko jaiegunen lan-egutegia onestea Sesmako Udalaren zerbitzuko langileentzat; hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 25a: Las Nievas, herriko jaia.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 2a: Santu Guztien Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2026. urtean epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta aurreko paragrafoan jaiegun deklaratu direnak. Abuztuaren 24a, 26a, 27a eta 28a, urtarrilaren 2a eta abenduaren 4a baliodunak izanen dira epeak zenbatzeari dagokionez, bulegoak itxita egonen badira ere.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2026ko lan egutegian. Orobat egonen dira itxita abuztuaren 24an, 26an, 27an eta 28an, urtarrilaren 2an eta abenduaren 4an.

Bigarrena.–1.592 ordukoa izanen da Sesmako Udalaren bulegoetako lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 15 minutukoa izanen da. Nahitaez lan egin beharko da 07:45etik 15:00ak arte.

Aurreko apartatuetan ezarritako lanaldi banaketa ez zaie aplikatuko lanaldi bereziren bat duten enplegatuei (murriztua edo malgua), familia-arrazoiengatik, lan-bizitza eta familia bateragarri egiteagatik edo zerbitzuaren beharrengatik. Horiek berariazko lan-akordioa izanen dute.

Lan-egutegi hau aldatzen ahal da zerbitzuaren beharren arabera, bat etorriz langilearen baldintzen gainean gaur egun indarra duen araudiarekin.

Abuztuaren 21ean, eta abenduaren 24an eta 31n, bulegoak 12:00etan itxiko dira.

Hirugarrena.–Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 10:00etatik 14:00ak arte izanen da.

Laugarrena.–Egun baliogabeen deklarazioa Sesmako Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".

Sesman, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2516926