2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
2026ko karga-tasak. Hasierako onespena
Santakarako Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2026ko ekitaldirako, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Hasiera batez onesteko erabakia ikusgai egonen da Idazkaritzan eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, aurreko paragrafoan xedatutako aldian ez bada erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten.
Santakaran, 2025eko abenduaren 31n.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2517325