2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROMANTZATUA
Lankidetza hitzarmena Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziarekin
Erromantzatuko Udalak, 2025eko abenduaren 11n egindako osoko bilkuran, erabaki zuen Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren eta Erromantzatuko Udalaren arteko lankidetza hitzarmenaren onespena berrestea. Hitzarmen horren xedea da oinarri arautzaileak ezartzea Erromantzatuko Udalari emandako dirulaguntza baterako, zeinak helburu baitu Erromantzatuko adineko biztanleen beharrei buruzko ikerketa-proiektua bat garatzea 2025. urtean. Bi entitateek 2025eko urrian sinatu zuten hitzarmen hori.
Aditzera ematen da, eraginkortasun osoa izan dezan.
Erromantzatuan, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2516922