14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

2026rako egutegi fiskala

Erromantzatuko Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Osoko bilkurak aho batez hartu zuen jarraian ageri den erabakia, zergak, tasak eta prezio publikoak ordain daitezen, aldizka eta borondatez, fakturazio eta kobrantza egunetan; hori guztia, jarraikiz Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.d) eta 49. artikuluetan xedatutakoari:

Lehenbizikoa.–Onestea Udalaren 2026rako egutegi fiskala. Hona hemen:

–Zirkulazioaren gaineko zerga: martxoa.

–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa:

  • Martxoa.
  • Iraila.

–Herri-lurrak eta ondareak: iraila.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: abendua.

–Uraren tasa:

  • Lehen hiruhilekoa: martxoa.
  • Bigarren hiruhilekoa: ekaina.
  • Hirugarren hiruhilekoa: iraila.
  • Laugarren hiruhilekoa: abendua.

–Tasa, herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa egiteko edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzen eta banatzen duten instalazioentzat, gasbideentzat eta beste hidrokarburo batzuentzat.

Bigarrena.–Egutegi hau jendaurrean jartzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Erromantzatuan, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L2516913