2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROMANTZATUA
2026rako karga-tasak
Erromantzatuko Udalak, 2025eko abenduaren 11n egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenengoa.–Onestea 2026rako karga-tasak (lehengo ekitaldiko berak), honela:
a) %0,26ko karga-tasa ezartzea lurraren kontribuzioa ordainarazteko.
b) %4ko karga-tasa ezartzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergarako.
c) %12ko karga-tasa ezartzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako, eta erreferentziatzat hartzea martxoaren 2ko 2/1995 Foru Legean 2025erako onesten diren gainbalioaren gaineko zergaren gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, ediktuak paratuz, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).
Erromantzatuan, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.
Iragarkiaren kodea: L2516908