2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PETILLA ARAGOI
2026ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak. Hasierako onespena
Petilla Aragoiko Udalak, 2025eko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2026. urterako tasak, prezio publikoak eta zerga-tasak.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten Udalaren Idazkaritzan, eta, nahi izanez gero, aurkez ditzaten bidezko jotzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Petilla Aragoin, 2025eko abenduaren 19an.–Alkatea, Florentino Aguas Arilla.
Iragarkiaren kodea: L2517166