2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Eraikina birgaitzea irakaskuntzaren jarduerarako
Aditzera ematen da ondotik zehazten diren espedienteak jendaurrean egonen direla udal-bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak aurkez ditzaten epe horretan; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan xedatutakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–). Interesdunek eskura izanen dituzte eskabide horiek udal bulegoetan, Armada etorbideko 2 zenbakian, 5. solairuan.
Espedientea: 2025-3021.
Titularra: María Carmen Rodríguez Purroy.
Jarduera: eraikina birgaitzea irakaskuntzaren jarduerarako.
Tokia: Vergel kalea 10, beheko solairua, Iruña.
Iruñean, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2517035