2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Hirigintzako eta ingurumeneko txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena
Ordenantzaren hasierako onespenaren erabakia 2025eko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi eta testu osoa argitaratzen da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Monteagudon, 2025eko abenduaren 29an.–Alkatea, Marisa Jimenez Tarazona.
HIRIGINTZAKO ETA INGURUMENEKO TXOSTENAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA
1. artikulua. Ordenantza honek arautzen du hirigintzako txostenak tramitatu eta egiteko zerbitzua emateagatik ordaindu beharreko tasa, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan baimendutakoari (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Toki Ogasunak).
Izaera eta zerga-egitatea.
2. artikulua. Tasa honetako zergapeko egintza da espedienteak ebazteko behar diren hirigintzako eta ingurumeneko txostenak tramitatu eta egiteko zerbitzuak ematea.
Subjektu pasiboa.
3. artikulua. Aurreko artikuluan ezarritakoari jarraikiz, tasen subjektu pasiboak dira Monteagudoko Udalak ematen dituen zerbitzuen onuradun bilakatzen diren pertsona fisiko eta juridikoak, edo haiek ukituta gertatzen direnak.
Zenbatekoa eta sortzapena
4. artikulua. Udalari txostenak prestatzea zenbat kostatzen zaion, huraxe izanen da ordenantza honek arautzen dituen tasen zenbatekoa.
5. artikulua. Udalak txosten horien kostuak ezagutzen dituenean sortuko dira tasak.
6. artikulua. Ordenantza indarrean jartzea eta haren zabalkundea.
Ordenantza honek indarra hartuko du 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritako epea iragan ondoren (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa). Udalak ordenantza honen zabalkundea eginen du, eskura dituen baliabideak erabiliz.
Iragarkiaren kodea: L2517188