14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala, ECO eta zero isuriko ibilgailuen hobarietarako. Behin betiko onespena

Ordenantzaren hasierako onespenaren erabakia 2025eko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsi eta testu osoa argitaratzen da, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Monteagudon, 2025eko abenduaren 29an.–Alkatea, Marisa Jimenez Tarazona.

TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA, ECO ETA ZERO ISURIKO IBILGAILUEN HOBARIETARAKO

1. artikulua. Izaera eta oinarriak.

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga da zuzeneko zerga bat, zeina derrigorrez ezarri baitzen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean (1995/13311 EDL). Zerga hori ordenantza fiskal honen bidez arautuko da, eta atxikitzen zaizkio ordenantzaren arauak aipatu foru arauaren 159. eta 166. arteko artikuluetan (biak barne) ezarritakoari.

2. artikulua. Hobariak.

1. Zergaren kuotari dagokionez, honako hobari hauek aplikatuko dira, aipatu foru legearen 162.4 artikuluan ezarritakoarekin bat:

a) %60ko hobaria 0 isuriko ibilgailuendako.

b) %30eko hobaria ECO ibilgailuendako.

2. Hobari horiek lortzeko, ibilgailuen titularrek udalerri honetan egon beharko dute erroldaturik, eta hobaria eskatu egin beharko dute, eskabide orokorraren bidez, aurrez aurre edo telematikoki aurkeztuta; adierazi beharko dituzte ibilgailuaren ezaugarriak, matrikula eta onuraren zergatia, eta frogatu beharko dute adierazitakoa egia dela, frogagiriak aurkeztuta.

3. Gainera, hobaria jasotzeko baldintza izanen da egunean izatea Monteagudoko Udalarekiko zerga betebeharrak; halaxe eskatuko da hobaria onartzeko, eta, betetzen ez bada, hobaria galdu eginen da.

3. artikulua. Ordenantza indarrean jartzea eta haren zabalkundea.

Ordenantza honek indarra hartuko du 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan ezarritako epea iragan ondoren (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa). Udalak ordenantza honen zabalkundea eginen du, eskura dituen baliabideak erabiliz.

Iragarkiaren kodea: L2517187