14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Aldaketa, Gazte etxearen barne araubidearen erregelamenduan. Hasierako onespena

Monteagudoko Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Monteagudoko gazte etxearen barne araubidearen erregelamendua aldatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabakiaren hasierako onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaraturik, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin eta horrekin bat heldu direnekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko aldian inork ez badu aurkezten erreklamazio, kexa edo oharrik. Aldaketaren testua behin betiko onetsitakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira behar den iragarkia eta haren testu osoa.

Monteagudon, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Marisa Jiménez Tarazona.

Iragarkiaren kodea: L2517056