14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Udal zergei dagozkien karga-tasak, indizeak eta portzentajeak eta egutegi fiskala 2026rako

Miranda Argako Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen udal zergei dagozkien karga-tasak, indizeak eta portzentajeak ezartzea 2026rako, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen:

1.–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa izanen da katastroko balio garbiaren %0,25.

2.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa obraren kostuaren %3,5 izanen da, obrak gauzatzeko zenbatekoaren gainean aplikaturik.

3.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,40ko indizea ezarri da (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 154. artikulua).

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %15eko karga-tasa. Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarri diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera. Betiere, 0,15 izanen da sortzealdi bakoitzean aplikatuko den gehieneko koefizientea.

5.–Herritarrentzako zuzeneko aprobetxamendu berriak herri-lurretan: 8 euro erreguko (lehorreko lurrak). Familientzako baratzeetarako, ordaindu beharreko kanona kalkulatuko da eguneratuz aurreko ekitaldiari dagokion kanona, honako eranskin honetan ezarritakoaren arabera eguneratu ere: Ordenantza, arautzen duena Miranda Argako herri-lurretako lurzatien aprobetxamendua, II. eranskina, arautzen dituena Nafarroako Ubidearen Arga 2-XXII. sektoreko laborantzako herri-lurretako lurzatien aprobetxamendua eta familiako baratzeen esleipena. Nafarroako Ubideko ureztalur berrietan, herritarrentzako herri-lurren aprobetxamenduei dagokienez, prezioa finkatuko da adjudikaziodunen behin betiko zerrenda onesten denean.

6.–Beste zenbait errentamendu, alokairu eta adjudikazio: handituko dira urteko KPIan (kontsumo-prezioen indizean) izaniko igoeraren arabera edo haien baldintza-agirian ezarritakoaren arabera.

7.–Partikularrek itzultzea hedabideetan argitaratutako iragarkien zenbatekoak, espedienteak haiek sustatzen dituztenean: iragarkien zenbatekoaren %100.

8.–2025eko tasei eta prezio publikoei eustea, aldaketa hauek salbu:

a) Gimnasio aretoa erabiltzea:

ORDAINKETA MOTA

Egunekoa

2,00 euro (1,5 orduko erabilera)

Hilekoa

15,00 euro

Urtekoa

150,00 euro

b) Udalaren kirol instalazioak (udal igerilekuak eta pilotalekua) erabiltzea:

–Bazkideen urteko kuota:

  • 1959an eta lehenago jaioak: 45 euro.
  • 1960-2009 bitartean jaioak: 55 euro.
  • 2010-2020 bitartean jaioak: 45 euro.

–Bazkide berrien sarrera kuota:

  • 2009an edo lehenago jaioak, urte hori barnean dela: 100 euro.
  • 2010-2013 bitartean jaioak: 60 euro.
  • 2014-2020 bitartean jaioak: 40 euro.

–Abonuak:

  • 3 hilekoa:
    • 2009an edo lehenago jaioak, urte hori barnean dela: 100 euro.
    • 2010-2020 bitartean jaioak: 65 euro.
  • 2 hilekoa:
    • 2009an edo lehenago jaioak, urte hori barnean dela: 80 euro.
    • 2010-2020 bitartean jaioak: 50 euro.
  • Hilabetekoa:
    • 2009an edo lehenago jaioak, urte hori barnean dela: 65 euro.
    • 2010-2020 bitartean jaioak: 45 euro.
  • 15 egunekoa:
    • 2009an edo lehenago jaioak, urte hori barnean dela: 55 euro.
    • 2010-2020 bitartean jaioak: 40 euro.
  • 7 egunekoa:
    • 2009an edo lehenago jaioak, urte hori barnean dela: 45 euro.
    • 2010-2020 bitartean jaioak: 30 euro.

–Sarrerak:

  • Egunekoa:
    • 2009an edo lehenago jaioak, urte hori barnean dela: 7 euro.
    • 2010-2020 bitartean jaioak: 5 euro.
  • 10 sarrera:
    • 2009an edo lehenago jaioak, urte hori barnean dela: 50 euro.
    • 2010-2020 bitartean jaioak: 38 euro.
  • 5 sarrera:
    • 2009an edo lehenago jaioak, urte hori barnean dela: 30 euro.
    • 2010-2020 bitartean jaioak: 20 euro.

9.–Onestea Miranda Argako Virgen del Castillo zahar etxearen tarifak 2026rako. Hona hemen zehatz-mehatz:

Mendekotasunik ez dutenak

1.687,43 euro

Mendekotasun moderatua

1.990,57 euro

Mendekotasun larria

3.084,02 euro

Mendekotasun handia dutenak

3.084,02 euro

Mendekotasuna dutenak, baina balorazio ofizialik ez dutenak

2.500,00 euro

–Prezio gehigarria, batentzako logelagatik: 125 euro.

–Eguneko egonaldiak:

  • Laguntza behar duenarentzako plaza:
    • Egun erdia (10:30etik 14:30era): 35,00 euro.
    • Egun osoa, afaririk gabe (09:00etatik 18:00etara): 40,00 euro.
    • Egun osoa, afaria barne (09:00etatik 21:00etara): 50,00 euro.
  • Bere buruaz baliatzen denarentzako plaza:
    • Egun erdia (10:30etik 14:30era): 15,00 euro.
    • Egun osoa, afaririk gabe (09:00etatik 18:00etara): 30,00 euro.
    • Egun osoa, gosaririk gabe (12:30etik 21:00etara): 30,00 euro.
    • Egun osoa, afaria barne (09:00etatik 21:00etara): 40,00 euro.

Erabaki hauek indarrean jarriko dira 2026ko urtarrilaren 1ean, eta horien kontra jar daiteke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

2026KO EGUTEGI FISKALA

Jarraian, aho batez erabakitzen da zergadunaren egutegi fiskala ezartzea 2025eko ekitaldirako, zergak, tasak eta prezio publikoak ordain daitezen, aldizka eta borondatez, fakturazio eta kobrantza egunetan. Hona hemen egutegia:

ZERGA EDO TASA

BORONDATEZ ORDAINTZEKO EPEA

Zirkulazioaren gaineko zerga (TMIZ)

Martxoaren 1etik 31ra

Herri-lurzatiak –lehorreko lurrak– 2026

Apirilaren 1etik 30era

Udal igerilekuak

Maiatzaren 1etik 31ra

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioaren 1. seihilekoa

Ekainaren 1etik 30era

Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioaren 2. seihilekoa

Urriaren 1etik 31ra

Ekonomia-jardueren gaineko zerga

Azaroaren 1etik 30era

Herri-lurzatiak –ureztalurrak– 2026

Azaroaren 1etik 30era

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ)

Urte guztian

Ehorzketa tasak

Urte guztian

Hilerriko kontzesioak

Urte guztian

Merkatu txikiko saltoki finkoak

Hiruhilekokoa

Halaber, agintzen da erabaki hau argitara dadila, udalerriko herritar orok jakin dezan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgune ofizialean.

Miranda Argan, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, María Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2517299