14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDAZA

2026rako zerga-tasak

Mendazako Barrutiko Udalak, 2025eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, onetsi zituen kontribuzio eta zergei dagozkien honako karga-tasa, indize eta portzentaje hauek, 2026ko ekitaldi ekonomikorako:

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,22ko tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: gutxieneko tasa, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 176. artikuluari.

–Ezkontza zibila egiteko tasa: aldaketarik ez.

–Hirigintzaren edo ingurumenaren arloko txostenak egiteko: Hirigintza Zerbitzuaren tarifen arabera.

Mendazan, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, Javier Senosiáin Paternáin.

Iragarkiaren kodea: L2517059