2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
2025eko 11., 12. eta 13. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2025eko abenduaren 22ko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea 11/2025, 12/2025 eta 13/2025 aurrekontu-aldaketen espedienteak. Hona hemen:
–11/2025 aurrekontu-aldaketa. Kreditua sortuko da diru-sarreren bidez. Guztira, 111.426,07 euro izanen dira, baliatuko direnak Nafarroako funtzionarioen montepio nagusiaren defizita finantzatzeko.
–12/2025 de aurrekontu aldaketa. Kreditua sortuko da diru-sarreren bidez. Guztira, 2.777,77 euro izanen dira, baliatuko direnak Mendabiako liburutegi publikoko funts editoriala finantzatzeko.
–13/2025 aurrekontu-aldaketa. 4.710,00 euroko kreditu-gehigarria, osasun-etxeko aire girotua ordezkatzeko lanak finantzatzeko.
Espedienteak udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek azter ditzaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 11/2025, 12/2025 eta 13/2025 aurrekontu-aldaketak behin betikoak bilakatuko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Mendabian, 2025eko abenduaren 23an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2517078