14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Lehen aldaketa, 2025eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Lodosako Udalak, 2025eko abenduaren 21n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urteko plantilla organikoaren aldaketa.

Hasierako onespen hori 2025eko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean.

Jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, behin betiko onetsi da Lodosako Udalaren 2025eko plantilla organikoaren lehen aldaketa (hots, 25. plaza lanaldi partzialetik lanaldi osora handitzea), honela:

LANPOSTUA

LANPOSTUAREN IZENA

MAILA

MAILAKO OSAGARRIA

LANPOSTUKO OSAGARRIA

IGOERAKOA

EGOERA

AJ

25

Administrari laguntzailea

D

%12

%16,60

OL

Jardunean

LKF

*AJ Araubide juridikoa: LKF: lan-kontratudun finkoa.

Aplikatzekoa den araudia: 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa, 235. artikulua.

Lodosan, 2026ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Laura Remirez Noguera.

Iragarkiaren kodea: L2600285