2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
2026ko zerga-tasak
Leringo Udalak, 2025eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, honako zerga-tasa hauek finkatu ditu 2026. urterako, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin:
1.–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,285.
2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,25 indizea, Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean aplikatzekoa.
3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,5.
4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
Koefizienteak: aplikatuko dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefiziente eguneratuak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera.
Karga-tasa: %15, balio-gehikuntza sortzen den epe guztietarako.
Lerinen, 2025eko abenduaren 23an.–Alkatea, María Esmeralda Masó Cabezón.
Iragarkiaren kodea: L2517002