2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
Aldaketa, prezio publikoen ordenantza fiskaletan eta arauetan. Behin betiko onespena
2026ko tasa eta prezio publikoen hasierako onespenaren iragarkia argitara eman zen 2025eko 229. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 17an, eta jendaurreko aldian ez da erreklamaziorik aurkeztu.
Horrenbestez, aldatutako tasa eta prezio publikoak ematen dira argitara.
7. araua.–Ordenantza fiskala, arautzen duena kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa. 5. artikulua.
a) Txarteldegian:
ABONUA | ADIN TARTEAK | IGERILEKUAK, EGUNEKO SARRERAK (eurotan) | 10 SARRERA (eurotan) | INSTALAZIOETARAKO ABONAMENDUAK (*) |
Urtekoa (eurotan) | Hilekoa (eurotan) |
15 egun | 30 egun |
GAZTEAK | 2008 - 2021 tartean jaiotakoak | 5,00 | 30,00 | 28,00 | 14,00 | 24,00 |
HELDUAK | 1961 - 2007 tartean jaiotakoak | 5,00 | 30,00 | 55,00 | 20,00 | 39,00 |
SENIORRAK | 1960an edo lehenago jaiotakoak | 5,00 | 30,00 | 28,00 | 14,00 | 24,00 |
GIMNASIOA |
| URTEKOA (eurotan) | SEIHILEKOA (eurotan) | HILEKOA (eurotan) |
ADIN TARTEAK | 2010etik aurrera jaiotakoak | 150,00 | 80,00 | 15,00 |
Tarifa bereziak.–Tramitazioa Udalaren bulegoetan.
LUZAROKO LANGABEAK : 12 HILABETE EDO GEHIAGO | %50eko murriztapena adin tarteari dagokion tarifan, baldin eta familia-unitateko beste edozein kidek ez badu inolako diru-sarrerarik eskuratu. |
(*) Oharra: murriztapenak ezin dira metatu. Soil-soilik aplikatuko da onuragarriena dena. Denboraldiko abonuei bakarrik aplikatuko zaizkie. |
32. araua.–Eguneko arretarako landa zentroko zerbitzuak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoa.
2. epigrafea.–Zuzeneko zerbitzu arruntak, mendekotasuna duten pertsonentzat:
MODALITATEA | HILABETEKO KUOTA (eurotan) |
Egonaldi osoa | 1.581,14 |
Lanaldi erdia | 1.054,09 |
Lanaldi partziala, arratsaldeetan | 527,05 |
31. araua.–Udalaren lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoa
Udal aretoak ezin izanen dira erabili 50 ordutan baino gehiagotan hilean, jarduera bakar bat ez ditzan aretoak aprobetxatu. Ezein elkartek edo pertsonak ezin izanen du eskaerarik egin ordu-tarte bererako asteko bost egunetan.
Larragan, 2025eko abenduaren 22an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2516906