2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
2026rako tasak eta zerga-tasak. Hasierako onespena
Lapoblación-Meanoko Udalak, 2025eko abenduaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, onestea Lapoblación-Meanoko Udalaren tasen eta zerga-tasen zerrenda 2026ko ekitaldirako.
Espediente horiek jendaurrean egonen dira Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak. Hori guztia, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Ez bada erreklamaziorik aurkezten, aipatutako espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
Lapoblación-Meanon, 2025eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.
Iragarkiaren kodea: L2517295