2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAKUNTZA
Lanegunen eta egun baliogabeen 2026ko egutegia
Lakuntzako Udalak, 2025eko abenduaren 22ko osoko bilkuran, erabaki zuen:
"Lakuntzako Udalaren zerbitzuko langileentzako 2026ko lan-egutegia proposatzen da, honako arau hau oinarri hartuta: ekainaren 5eko 390/2025 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2026ko jaiegunen egutegi ofiziala (2025eko 129. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 30ekoa),
ERABAKI DA:
Lehenbizikoa.–2026. urteko jaiegunen lan-egutegia onartzea. Hau izango da:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri.
–Urtarrilaren 6a: Errege Eguna.
–Urtarrilaren 20a: San Saastin (herrian jai).
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko biharamuna.
–Maiatzaren 1a: Langilearen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Abuztuaren 22a, 24a eta 25a: herriko jaiak.
–Urriaren 12a: Pilareko Andre Maria.
–Azaroaren 2a: Santu Guztien eguna.
–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri bigarren eguna.
Era berean, baliogabeak izango dira, 2026. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.
Bigarrena.–Lakuntzako Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izango da (217 lanegun), eta honela banatuko da:
1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.
2. Urteko lanaldia betetzeko, abenduaren 24a eta 31 jaiegunak izango dira.
3. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izango baitute.
Hirugarrena.–Lakuntzako Udaleko Erregistro Orokorra 10:00etatik 14:00etara arte egongo da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Lakuntzako Udalaren iragarki-taulan ere."
Lakuntzan, 2025eko abenduaren 29an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.
Iragarkiaren kodea: L2517207