2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
Aldaketa, Ur hornidura arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena
Itzaltzuko Udalak, 2025eko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ur horniduraren zerbitzua arautzen duen udal ordenantza aldatzea.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin bat (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Itzaltzun, 2025eko abenduaren 29an.–Kudeaketa Batzordeko jarduneko burua, Enrique Juanto Pascual.
Iragarkiaren kodea: L2517259