2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
2026rako zerga-tasak
Itzaltzuko Udalak, 2025eko abenduaren 29an egin bilkuran, honako zerga-tasa, tarifa, indize eta ehuneko hauek onetsi zituen, 2026ko ekitaldian zerga, tasa eta prezio publikoei aplikatzeko:
A.–Zergak:
–Lurraren kontribuzioa: %0,18.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %2,5.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: balio-gehikuntzaren sortzealdi bakoitzean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira martxoaren 10eko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritakoak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), eta karga-tasa, %10.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): 1,1 indizea aplikatuko zaie tarifei.
B.–Tasak eta prezio publikoak:
–Ur-hornidura:
- Kontsumoa: 0,50 euro metro kubiko bakoitzeko.
- Kuota finkoa zerbitzua eskura izateagatik: 15,00 euro kontagailu bakoitzeko.
–Okupatzea bide publikoko eta herri-lurretako lurgaina, lurzorua eta lurpea:
- Elektrikoak eta gasbideak: Toki Ogasunei buruzko Foru Legean ezarritako tarifak, eta kudeaketa, berriz, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin hitzartutakoa.
Argitara ematen da, orok jakin dezan eta bete dadin martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).
Itzaltzun, 2025eko abenduaren 29an.–Kudeaketa Batzordeko jarduneko burua, Enrique Juanto Pascual.
Iragarkiaren kodea: L2517258