14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

2026rako zerga-tasak

Itzako Udalak, 2025eko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2026ko ekitaldian aplikatuko diren karga-tasak, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarririk dagoenarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen:

1.–Lurraren kontribuzioa: %0,20.

2.–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: zerga horren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

3.–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

4.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %12.

Balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietarako, karga-tasa bakarra ezartzen da: %12. 2026ko ekitaldian aplikatzekoak izanen dira martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea), balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera.

Erabaki hau 2026ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Itzan, 2025eko abenduaren 31an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L2517335