14. ALDIZKARIA - 2026ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honen bidez, aditzera ematen da ezen Eva Martínez Catalánek, Garinoaingo Udaleko alkateak, 2026ko urtarrilaren 8ko 2026-0001 zenbakiko Ebazpena eman duela, zeinaren bidez alkatzetzaren berezko eskumenak uzten baititu Gariaingo Udaleko alkateordea den Asier Ormazabal Ezcurraren esku, gaixotasun bat dela eta, 2026ko urtarrilaren 8tik aurrera alkatetzaren berezko eginkizunetan hasteko moduan egon arte, ezin baita zehaztu noiz izanen den.

Argitara ematen da, bete dadin Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikulua. Nolanahi ere, aipatutako ebazpena ematen den egunetik aurrera izanen da indarrean.

Garinoainen, 2026ko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Eva Martínez Catalán.

Iragarkiaren kodea: L2600170